2012-11-29

Birziklapena

Jakingo duzuenez, aldaketa klimatikoaren gertatzearen arrazoi nagusia kutsadura dela eta kutsadura gutxiago sortzeko aukera bat birziklatzea dela jakingo duzue.
Birziklatzea, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko ekintza da. Adibidez, ordenagailu bat birziklatzea da, beraren osagaiak berriro ere erabiltzea fabrikazioetan edota montajan.
Gizarte garatuek egunetik egunera geroz eta hiri-hondakin solido gehiago sortzen dute, eta horren metaketak, tratamenduak eta ezabaketak eztabaida handia piztu eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu. Ezinbestekoa gertatzen da ``hiru arauen´´ estrategia erabiltzea: hondakinen kopurua murriztu, gehienak berrerabili eta ahal den guztia birziklatu.

Non bota hondakinak. 

  • Edukiontzi urdinean: Kartoia eta papera.
  • Edukiontzi horian: Plastikozko ontziak.
  • Edukiontzi berdean: Beira



2012-11-25

Klima aldaketa


Klima-aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke. 

Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote. Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira.


Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka. 


2012-11-21

Ozono geruza

Ozono-geruza estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Ozono-geruza ozono-gasaren molekulaz osaturik dago. Ozono-molekula bakoitza hiru oxigeno-atomoz osatzen da, eta izaera ezegonkorra du. Gogoratu behar da oxigeno-molekulak bi oxigeno-atomoz osatzen direla. Ozono-molekulak iragazki gisa jokatzen du B izeneko erradiazio ultramorearentzat, hau da, 280 eta 320 nanometro artekoentzat. UV-B erradiazioak kaltegarriak dira planetako animalia eta landareentzat, eta, noski, gizakiarentzat ere bai.
Hala ere, erradiazio ultramorea behar-beharrezkoa da ozonoa sortzeko, erradiazio ultramoreak oxigeno-molekulak askatzen baititu. Eta horiek beste oxigeno-molekulekin erreakzionatzen dute, ozonoa sortzeko.

UV-B erradiazioaren eta ozonoaren eragina gizakian

Estratosferako ozonoaren gabezia kaltegarria da planetako animalia eta landareentzako. Baina ozonoa lurrazalaren mailan egotea ere kaltegarria da. Ozonoa ezegonkorra delako gertatzen da hori: ondorioz, erraz erreakzionatzen du beste elementu kimikoekin. Ozonoak arnasa hartzea zailtzen du, batez ere asma duten gizakiei, eta zuhaitz nahiz uztetan kalteak eragiten ditu.

Berotegi efektua

Berotegi efektua atmosferaren beroketa naturala da, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, isladatzen duen beroaren absorketaren ondorioz ematen dena.

2012-11-15

Euri azidoa

Euri azidoa pairatu duen basoa, mendiak, ohikoa baino azidoagoa den euria da. Euri azidoa gizakiak eragina da gehien bat, honek eginiko sufre eta nitrogeno isuriengatik, egurataean nahastean azidoa sortzen baita. Kalteak sortzen ditu landare, uretako animalia eta eraikinetan. Euri azidoa, zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa da batez ere. Hauek erreagai fosilak erretzean, tximinietatik sufre eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dute, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoa sortuz.

Euri azidoak hainbat ondorio izaten ditu:E

-Ur ekosistemetan:
Ur ingurunetan lakuak dira ondorio larrienak jasaten dituztenak. Euriak utzitako azidoak errekek eta ibaiek aramaten dituzte. Ur horiek lakuetara iristen dira, eta hango animalia eta landaredia, kalteturik edo hilik geratzen dira.

-Lur ekosistemetan:
Lehorrean, basoak dira kalteturik handienak. Zenbait lekutan zuhaitzek hostoak galtzen dituzte, eta, euri azidoa lurreko konposizioa aldatzen duenez, aurreko oreka apurtu egiten da. Lur azidoan hazitakozuhaitzak, izozte edo lehorte garaian ez dute behar adinako defentsarik. Ondorioz, ahulezia honen eraginez basoetan dauden birus, onddo eta intsektuen erasoz galtzeko posibilitatea besterik ez dute.

-Eraikuntzetan:
Euri azidoa gizakien etxebizitzei ere kalte eragiten die, margoetako eta eraikuntzetako materialak ukituz, omdorioz, kaltetu ez ezik apurtu ditzakeelako. Arnastutako hautsek, gasek eta partikulak kantzerigenoak izan daitezke.

Kutsadura

Gaur egun oso-oso zabaldurik dago baliabide naturalak ustiatzerakoan egiten diren gehiegikerien eta ingurunearen hondamenaren kezka, eta kutsaduraren aurkako defentsak indartseko joera handitu da.

Ingurune fisikoa hondatzeak hau  esan nahi du, materia maila egonkor batetik gora dagoela kontzentratuta airean, lurrean edo uretan, edo materia gutxitu egin dela gutxienekotzat harturiko maila jakin batetik behera.

Ingurune fisikoa osatzen duten osagaien artean ura eta airea zuzenean kutsatzen dira, eta honen ondorioz, zeharka, landareak eta animaliak kutsatzen dira. Airea eta ura kutsatzea lur azaleko egoera hondatu izanaren ondorioa da, baserrietako eta bestelako nekazaritza ustiatzeetako isurkien eta laborantzan erabiltzen diren  ongarrien ondorioa, adibidez, edo, fabriketako kedarrekin gertatzen den bezala, gai jakin batzuk gehiegizko kopurutan agertu izanaren ondorioa. Uraren kutsadura ziklo hidrologikoaren itzulerako partean gertatzen da, lurruntzean urak isurkari egoeran zeuzkan gai kutsagarriak atzean uzten dituenean.

Kutsadura ur lurruna kondentzatzean eta prezipitatzean atmosferan aurkitzen dituen zikinak hartu eta eramaten dituenean hasten bada ere, ez da ahaztu behar, gai kutsagarri gehienak lur gainetik itsasorantz daraman bidean hartzen duela urak. Ura kutsatzen duten sustantziak jakinak, elikagaiak eta industriako hondakinak izaten dira, oro har, egoera gotorrean nahiz isurkari egoeran, baina kutsagarria da halaber beroaren eraginez bakterioak eta gainerako mikroorganismoak indartzen eta azkartzen laguntzen duen tenperatura igoera ere.


2012-10-18

Zer da ingurumena?

Ingurumena naturako izaki bizidun guztiak eta inguru fisikoa biltzen duen eremua da. Uraren, haizearen eta lurzoruaren eraginaren emaitza da. Ingurune mota ezberdinak daude, adibidez, basoak, basamortuak... Eta guztiak zaindu behar ditugu, hurrengo belaunaldiek huetaz gozatzeko.


Sarrera

Kaixo lagunak!
Blog honetan ingurumena izango da landuko dudan gaia. Nire helburua Lehen Hezkuntzako ikasleek hau zaintzearen garrantziaz jabetzeada. Hau lortzeko hainbat datu, bideo, ariketa eta abar publikatuko ditut.