Birziklatzea, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko ekintza da. Adibidez, ordenagailu bat birziklatzea da, beraren osagaiak berriro ere erabiltzea fabrikazioetan edota montajan.
Gizarte garatuek egunetik egunera geroz eta hiri-hondakin solido gehiago sortzen dute, eta horren metaketak, tratamenduak eta ezabaketak eztabaida handia piztu eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu. Ezinbestekoa gertatzen da ``hiru arauen´´ estrategia erabiltzea: hondakinen kopurua murriztu, gehienak berrerabili eta ahal den guztia birziklatu.
Non bota hondakinak.
- Edukiontzi urdinean: Kartoia eta papera.
- Edukiontzi horian: Plastikozko ontziak.
- Edukiontzi berdean: Beira
No hay comentarios:
Publicar un comentario