Gaur egun oso-oso zabaldurik dago baliabide naturalak ustiatzerakoan egiten diren gehiegikerien eta ingurunearen hondamenaren kezka, eta kutsaduraren aurkako defentsak indartseko joera handitu da.
Ingurune fisikoa hondatzeak hau esan nahi du, materia maila egonkor batetik gora dagoela kontzentratuta airean,
lurrean edo uretan, edo materia gutxitu egin dela gutxienekotzat
harturiko maila jakin batetik behera.
Ingurune fisikoa osatzen duten osagaien artean ura eta airea zuzenean kutsatzen dira, eta honen ondorioz, zeharka, landareak eta animaliak kutsatzen dira. Airea eta ura kutsatzea lur azaleko egoera hondatu izanaren ondorioa da, baserrietako eta bestelako nekazaritza ustiatzeetako isurkien eta laborantzan erabiltzen diren ongarrien ondorioa, adibidez, edo, fabriketako kedarrekin gertatzen den bezala, gai jakin batzuk gehiegizko kopurutan agertu izanaren ondorioa. Uraren kutsadura ziklo hidrologikoaren itzulerako partean gertatzen da, lurruntzean urak isurkari egoeran zeuzkan gai kutsagarriak atzean uzten dituenean.
Kutsadura ur lurruna kondentzatzean eta prezipitatzean atmosferan aurkitzen dituen zikinak hartu eta eramaten dituenean hasten bada ere, ez da ahaztu behar, gai kutsagarri gehienak lur gainetik itsasorantz daraman bidean hartzen duela urak. Ura kutsatzen duten sustantziak jakinak, elikagaiak eta industriako hondakinak izaten dira, oro har, egoera gotorrean nahiz isurkari egoeran, baina kutsagarria da halaber beroaren eraginez bakterioak eta gainerako mikroorganismoak indartzen eta azkartzen laguntzen duen tenperatura igoera ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario